Web lekua bere osotasunean gaurkotua izaniko azken data edo
jabetza literarioaren eskubideei dagokien data ez dira nahiko
printzipioa betetzeko.
“Azken gaurkotzearen data” ez litzateke automatikoki
gaurkotuko egungo datarekin: HONen azterketek eta
gainbegiratzeek erakusten dutenez, erabilera horrek web lekuari
sinesgarritasuna kendu besterik ez dute egiten.
Data erakutsiz, lekuaren eraginkortasunaz eta gaurkotasunaz
jabetuko dira bisitari / erabiltzaileak. Web lekuan aurkeztutako
mediku-infomazioa berria edota azken urteotakoa dela jakitea
bereziki garrantzitsua da bisitariarentzat.