![]() |
| EN FR DE SP GL BS RU RO PL CN |
|
|||||||||||||||||||
|
Eskatzaileentzako zuzentarauak: Dokumentu honek KONkodeko printzipioak egoki betetzeko ezinbestekoa den informazioa zehazten du. HONkodearen egiaztatzea eskatzen ari diren web leku baten arduradun diren webmasters, informazio hornitzaile edo beste edozein pertsonei zuzentzen zaie. Informazio orokorra Prozesuaren ikuskatzea bizkortzeko eta zeure web lekuaren onarpena ziurtatzeko irakurri itzatzu arretaz honako zuzentarauak eta HOn kodeari dagozkion printzipio guztiak ziurtasunez betearazi egizkiozu zure web lekuari.Eskaeran adierazitako URL nagusiarentzako HONkode ziurtagiria, eskaintzen den une bertatik, HONkode zigiluarekin lotuko da. “Mirror” web bat balego, jakinarazi ezazu dagokion esparruan. HONkodeko printzipioak egoki beteak izan diren egiastatze lanean ikuskatzaile batek zure web lekua bisitatuko du, eta, printzipioetako bat ez balitzateke beteko, eskaeran adierazitako kontaktu-pertsonetako bati jakinaraziko lioke. HONkodeak zure web lekua behin betirako egiaztatu aurretik aldaketak eskatu ditzake. HON-ek zure web lekua egiaztatzen duenean bakarrik erakutsi daiteke HONkodearen zigilu eraginkorra. Une horretan jakinaraziko die HON-ek izendatutako kontaktu-pertsonei eta orduan emanen ditu instrukzio egokiak. Egiaztatutako web orok onura aterako dio HONkode barra berriari, eta berak, Interneten nabigatzen dagoen bitartean, egiaztatuta dauden Web lekuetatik soilik nabigatzea erraztuko dio nabigatzaile orori.1 Printzipioaren arauak – Autoretza
Eskainitako mediku-informazio ororen autore-ak aipatzen al
dira?
Zeure prestakuntza / sinestamenduzkoak adierazi al dituzu?
Zure web lekuan aurkeztutako informazio guztia egile bati atxiki behar zaio eta arlo horretan dagozkion prestakuntza / sinestamenduzkoak aipatu behar dira. Eta hau medikuntza- berriak dauzkan orri bakoitzean, edo “Aholku Batzorde” edo “Argitaratze Batzordeari” dagokion informazio orrialdean ager daiteke. Autorea medikuntzako profesionala ez izanez gero, 1 printzipioa ondo beteko bada, argiki nabarmendu eta adierazi beharko da web lekuan. Laburpena: 1 Printzipioarekiko betetzea: Informazioaren hornitzailearen prestakuntzak (autorea, Webmaster edo argitaratzailea) argi adierazi behar dira (adibidez, paziente, interneteko profesionala, osasuneko sendagile edo profesional). Informazioa eskaintzen duena sendagilea izanez gero, bere espezialitatea aipatu behar da.
2 Printzipioaren arauak – Osagarritasuna Web lekuaren egitasmoa eta zeregina. Bienak, bai webarenak eta bai Bere gibelean dagoen antolakuntzarena, deskribatu behar dira. Deskribapenen barne informazioa aurkezteko arrazoiak egonen dira(web lekuaren egitasmoa) eta zein entzuleriari zuzentzen zaion argituko da. Zure web lekuan aurkezten den informazioa paziente baten eta
sendagile propioaren arteko harremana hobetzeko, ez ordezkatzeko,
marraztuko da, eta horretarako honako adierazpena gomendatzen
dugu:
3 Printzipioaren arauak – Isilpekotasuna
OHARRA: Kasu guztietan erabili daitekeen printzipioa da, baita pazienteen artxiboak edo edozein motatako datu mediku edo pertsonalak pilatzen ez dituenean ere. Zure web lekuak isilpeko informazioa, pribatua edo erdi pribatua, nola tratatzen den adierazi behar du, eta baita posta elektronikoen zuzenbideak, euren edukiak edota bisitarien / erabiltzaileen arteko elkartrukeak ere. Datuen isilpetasunekiko pribatutasunaren politika guztiz argi
Adieraziko da. Printzipio hau ez baldin badakizu zehazki nola
Erabili zeure web orrialdean, ezar zaiten harremanean HONekin.
4 Printzipioaren atalak – Egoztea, Erreferentziak, Gaurkotzea
Printzipio honek bi atal dauzka
5 Printzipioaren arauak – Bermea
Baldin eta web lekuaren egitasmoa ekoizpen baten plataforma
komertziala izateko argi adierazitako ez badago, argitaratzaileak
edozein ekoizpenaren edo tratamenduaren eraginkortasunarekiko edo
ez eraginkortasunarekiko eskakizun oro ase behar du, eta
tratamenduen aukera (generikoa) gisa informazio orekatua erantsi beharko du.
Adibidez, edozein arrazoirengatik ekoizpen komertzial bat Gomendatzen bada (ez farmako eraginkor bat, baizik izen Komertzial espezifikoa)informazioa sustatzen duen bibliografia (nabarmentze zientifikoa) gehitu beharko da. Adibidez, elkarte farmazeutiko batek bere ekoizpenak soilik
gomendatzen dituen lekua argitaratu eta hedatzen ditu. “Hau da
XYZ ekoizpenaren web lekua” dela argitzen duen adierazpena l
badago, orduan lehiakidearen ekoizpen /generikoen aipamenaren
beharrik ez dago. Konpainia baten web lekuak adierazpen hau ez
badu egiten, orduan lehiakideen informazio generikoa ematera
behartuta dago.
6 Printzipioa – Autoreen Gardentasuna
Kontaktu bat egitearren Web lekuaren hasierako orrialdean nabarmenki agertuko da posta elektronikoaren helbide zuzena edo lotura eta gainera eskura egongo da atari osoan. Pertsona batek posta elektronikoz jasotako mezuei erantzuna eman ahal beharko lioke, kontaktuaren formatua erabiliz, bi aste baino handiagokoa ez den epean. 7 Printzipioaren arauak - Babeslearen gardentasuna
Nola finantzatu da web lekua?
Zure web lekuari finantza iturri guztien adierazpena itsatsi beharko diozu. 8 Printzipioaren arauak - Publizitate-politikaren zintzotasuna
Web lekuaren publizitate-politikaz oharra
Publizitateaz ohartarazpena
OHARRA: Publizitatea argitaratzailearen ardurapean aurkezten da. Web lekuentzat eduki pornografikoko iragarkiak eskaintzen dituen web lekua (naiz eta ez egon bere kontrol zuzenaren menpean, “elkartrukeko banners komertzialetan” gertatzen den legez) HONkode eta HONen datu baseak egiaztatzen dituen prozesu guztietatik baztertua izanen da. Naiz eta web lekuak publizitatea ez eskaini, finantza-publizitaterik ez daukala eta erabiltzen ez duenaren adierazpena aurkitu behar du. Berrikuste prozesua Prozesua erregistratzen den bitartean HON kodeko zenbait printzipioren berehalako adierazpena behar duen galdeketa jasango du eskatzaileak. Orduan bertan hasi daiteke eskatzailea bere web lekuan hobekuntzak eta aldaketak egiten, horrela egun gutxira HON taldeko ikuskatzailea igarotzen denean, onartua izateko aukerak handiagotuz. Hasierako ikuskapenean HON kodeko taldekide batek bere web lekua bisitatuko du eta errespetatzen ez diren HON kodeko printzipioak apuntatuko ditu. Orduan zure esku egonen da, web lekuaren, arduradun gisa, lanen hastea! Eta aldakuntzak burutu ondoren HONi jakinarazi beharko dizkiozu aldaketen xehetasun guztiak emanez, web lekuan euren kokalekuak zehaztuz. Zure lekuan aurreneko azterketa aldakuntzak egin gabe gaindituko balu (ez ohikoa, baina ez arraroa), baimena zigilua bere HONkode identitate zenbakiarekin aurkezteko irakaskuntzak lortuko dituzu. Berrikuste prozesuaz azalpenak behar izanez gero, eta printzipioetako bat zure lekuarentzako egokigarria ez dela pentsatu edo balioztatutako bazenu, edota HON printzipio guztiak betetzeko edozein aholku behar bazenu, posta elektronikoz edo telefonoz ezar zaitez harremanean HONkodeko taldearekin. Onarpenaren ondoren, HON kodeko printzipioetan zeregina eduki dezaketen nolabaiteko aldakuntzak burutzen ba dituzu zure web lekuan, HONi jakinarazi egizkiozu (adibidez fusioak, izen aldaketak, posta elektronikoen aldakuntzak, publizitate-politika, e.a.)
HONkode zigiluaren sartzea Web lekuaren baimena jartu eta osoko onarpena lortu bezain laster, HONkodearen zigilua egokitasunez aurkeztu behar duzu. Gure aholkua sinestatze zigilua web lekuaren aurreneko orrialdean ezartzea da. Gogora ezazu: HONkode zigilua gure baimena jaso ondoren soilik erabili dezakezu. Zigilua erakusteko web lekuari dagokion HONkodearen agiri ofizialaren lotura (link) pertsonalizatua jasoko du eskatzaileak bere web lekuan. Testu hori ez da aldatuko. HONkode zigilua ezin da HONen web ofizialaren hasierako orrialdearekin edo beste edozein web orrialdearekin lotu. HON zigilua egoki aurkeztu behar da
Egokia litzateke alboko testua “on mouse over” eran agertzea, hau da sagua zigiluaren gainetik igarotzerakoan; baina “egiastatu ezazu hemen” beti agerian egon behar duen HON zigiluaren ondoan kokatu behar da. |
||||||||||||||||
|
Translation: Blas Erkizia, M.D., Psychiatrist, Director, Regional Clinic of Mental Health (Beasain - Gipuzkoa).
Gratefulnesses: Andoni Paule and Miguel Angel Rodrigo (Zumarraga - Gipuzkoa). (February 2007) |